XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TIVE bulegoak prestaturik. Bidaiatzeko era merkeak gazteentzat.

Kultura Ministraritzaren Gazteriaren Erakunde barruan dagoen Turismo eta Gazteen zein Ikasleen Elkartrukerako Bulego Nazionalak (TIVE) prestaturik ditu dagoeneko aurtengo negu eta udaberrirako bidai-egitarauak.

26 urtetara bitarteko gazte guztiak, ikasleak eta taldeekin batera doazen irakasle zein gazte-gidariak baliatu daitezke bidaiatzeko aukera horretaz.

TIVEren eskaintzen helburua, ekonomia baliabiderik ez duten gazteei bidaiak egiteko aukera ematea da; horrekin batera komunitate nahiz herrialde desberdinetako gazteekin harremanak sortu eta estutzeko aukera ematen duen bidaiatzeko modua bultzatzen da.

TIVEren egitarauetan banaka zein taldekako bidaiak sartzen dira.

87-88 negu-udaberrirako lau bidaia mota prestatu dira: Garraioak, Edurra, ostatuak eta Estatuko zein atzerriko Ostatu eta Ibilbideak.

Garraioak egitaraua inolako aurrerasmorik gabe baina horrez gainera garraio desberdinetako herrialde bakoitzean dauden prezio murrizketak probetxatuz bidaiatu nahi dutenentzat pentsaturik dago.

Neguko kirolak gustokoak dituztenentzat, berriz, Edurra egitarauak aukera ezinhobeak eskaintzen ditu eskian aritzeko bertako zein atzerriko estazioetan, banaka nahiz taldeka.

Bidaiak eta Ostatuak izeneko egitarauek bitan banaturik daude: ibilbide desberdinak Estatuan barrena batetik, eta Europa zein Ipar Ameriketako herrialde desberdinetan barrena bestetik.

Edozein kasutan ere, TIVEk informazio orriak argitaratu ditu.

Interesatuek Bilboko Gran Via 50.eko 7. solairura jo dezakete informazio bila edota baita 4414277 eta 4414004 telefonoetara deituz ere.